domingo, 13 de diciembre de 2009

Jakien jokoa!!!

Hemen doakizue beste proposamen bat!! Izan ere, joko hau prestatu dugu zuek frogatzeko eta jaki osasuntsuak ezagutzeko!!! Frogatu oso erraza baita berarekin aritzea!!! Animo!!!

Learn more about this project

Frogatu gure lagunarekin!!!

Sakatu "play" botoia ta entzun ezazue gure laguna!!!

Bardeetako Txirringa Orientazio Martxa 2010


Dakizuenez, gabonen ostean urtero-urtero egiten dugun moduan txirringa martxa egingo dugu. Aurreko urteetako arazoak berriz ere ez errepikatzeko, irudian sakatuz gero informazioa aurkituko duzue gabonetan bizikleta prestatzen joan zaitezten. Mesedez ireki dokumentoa eta prestatu ongi zuen txirringak!!!

Nola egin blog bat? Egiteko pausuak.

Kaixo neska-mutilak! Gaur hurrengo bideoa prestatu dugu zuek aditasun handiz ikus dezazuen! Hemen guk egindako blog honen antzerako bat sortu dezazuen eman beharreko pausu guztiak dauzkazue!! Gainera pixkanaka blogak dituen aukeren inguruko bideo gehiago eskainiko dizkizuegu, horrela zeuen blogak gauza berriez hornitu ditzauzen!!! Aukera ederra duzue ikasteko!!animatu zaitezte!!!

*Zalantzarik izatekotan komentario atalean galdetu eta erantzungo zaituztegu.

sábado, 12 de diciembre de 2009

Gabonetako Euskal Pilota Kanpusa!!!


Altsasuko "pilotajauku" pilota eskolak gabonetan euskal pilota ezagutzeko kanpusaren berri emateko aipatu digu. Bertan, hiru egunetan esku pilota, pala eta zesta punta jokamoldeetan aritzeko aukera izango duzue. Jarduera oso interegarria, gainera dohakoa da, beraz animatu zaitezte!!!
Informazio zehatza lortzeko pilota eskolara deitu edo bertatik pasa.
KANPUSEKO KARTELA IKUSTEKO KLIKATU IRUDIAN

jueves, 3 de diciembre de 2009

Zelako jarrera izan behar dute gurasoek euren seme-alabak kirola egiten duten bitartean?


Garrantzitsua iruditu zaigu gai hau ukitzea, izan ere, zenbaitetan gurasoek euren seme-alabek kirola egiten duten bitartean portaera ez hezigarriak dituztela, edota bestela esanda, ez dira behar bezalako jarrera bat mantentzeko gai ikusi dezakegu. Une horretan, agertzen dira zalantzak. Zer ari dira gurasoak euren seme-alabei transmititzen? egokia al da geure haurrek halako portaerak ikas dezaten?

Arazo hau ekiditeko asmoz guraso guztientzako zuzenduta dagoen dekalogo bat prestatu dugu. Nahiko genuke gomendi hauek ikastolako kirol jardueretan bete ditzazuen, baina era berean hemendik kanpo joaten zaretenean ere. Mesedez denboratxo bat eskaini ta saiatu gaitezen guztion artean arazo hau ekiditen!!

GURASOENTZAKO DEKALOGOA DESKARGATZEKO KLIKATU IRUDIAN

Ikasturte honetarako kirol topaketak



Urtero-urtero bezala aurten ere kirol ezberdinetako topaketak antolatuko ditugu ikastolan. Nahiz eta topaketen informazioa jada banatuta dagoen blogean ere eskegi nahi izan dugu, heldu ez zaizuenei edo galdu duzuenok edozein unetan eskuragarri izan dezazuen. Horrez gain, aurrerantzen dizuegu gure helburua hemendik aurrera hau bezalako informazioa hemen eskuragarri egotea dela, beraz, egon zaitezte adi! Topaketei dagokienez ikastolako ikasle guztiak gonbidatuta zaudete!beraz animatu zaitezte ta hurbildu!!!

2009-2010 TOPAKETAK - DESKARGATZEKO KLIKATU IRUDIAN

Nola berotu behar dugu?

Hurrengo bideo honetan jarduera fisikoa eta kirola egin aurretik eman beharreko ezinbesteko pausua aurkituko duzue, beroketa. Askotan esan dugu kirola edo jarduera fisikoa egin aurretik gorputza berotu eta luzatu behar dugula lesioak ekiditeko, horregatik bideo honetan prozesu osoa azaltzen dizuegu, hemendik aurrera eredu hau jarraitzeko!!eskainiozue denbora pixka bat ta ikasi dezagun gorputza berotzen!!!

miércoles, 2 de diciembre de 2009

Euskal Herriko Parke Naturalak

Gaur ikasle, guraso eta irakasle guztientzako proposamen batekin gatoz! Modu honetan, behean aurkezten dizuegu Euskal Herriko Parke Naturalen gida zehatz bat. Hasierako begirada batean oso interesgarria izan daitekeela pentsatu dugu, batetik ikasleak geure lurraldeko eremu natural berezi eta eder hauek ezagutu ditzatzuen, eta bestetik, bai ikasle, guraso eta irakasle guztiek bertan natura jarduera ugari egin ditzazkezuelako. Hortaz animatu zaitezte!!!Begirada bat bota!ta guztiok mendira!!!



jonalex map

miércoles, 11 de noviembre de 2009

Zergatik heziketa fisikoa?

Galdera hau egin diegu geure buruei eta hauxe erantzun diegu. Ziurrenik zuetako askok inoiz ere ez diozue zeuen buruei galdera hau egin eta beste batzuek egin badiozue erantzun argirik ez diozue aurkitu! Hori dela eta, hurrengo mapa prestatu dugu, irakasgaia aurkezteko eta arrazoiez betetzeko, azken batean beharrezko garrantzia guztiok eman diezaiogun!!!

Anima zaitezte ta klikatu irudian!!!


viernes, 23 de octubre de 2009

Altsasuko Ikastolako Heziketa Fisikoko Blog Berria!!!

Kaixo guztioi,

Azkenean lortu dugu eta jada badaukagu prest guztiok erabiltzen hasteko Altsasu Ikastolako blog berria. Bertan, heziketa fisikoko irakaslegoaren informazio guztia aurkituko duzue!Besteak beste, txango bat egingo dugunean eraman beharreko materiala, ordua, etabar., era berean, asteburuetan egiten ditugun kirol ezberdinetako topaketen berri izango duzue hemen, beraz hemendik aurrera badakizue zeozer ezagutu nahi baduzue hona zuzendu. Bukatzeko, aipatzekoa da noizean behin gai ezberdinen informazio hezigarria eskegiko dugula hemen, esate baterako, jarduera fisikoa egitearen onurak, etabar.

Argi ibili eta jarraitu blog-a, izan ere, gai oso interesgarriak jorratuko ditugu aurrerantzean!!!